XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berba horiexek esan zituen patrizio zaharrak eta aurrerantzean inortxok ere ez du gogoratu Lekobide zaharra denik.

Lekobide ere ez da horretaz gogoratzen, arimaren gaztetasunak ez baitio uzten besoaren zaharraz oroitzen.

Baina, hara non urte luzeetan entzun izan ez den zurrumurru ahoskabeak eta sinestezineko mugimenduak zabaltzen eta hedatzen diren euskal bailara eta mendietan barrena eta korrikari ugari hurbiltzen diren, haserre bizian, Lekobideren etxe aurrera harriduraz esanez:

-Gidaria! Armada itzel eta eskerga ikus daiteke Urduñako mendikatearen inguruan eta euskaldunonak egin du gure mendietan barrena irrintzia agudo entzuten ez bada!

-Jainko maitea! -oihukatzen du Lekobidek haserre bizian. Bost turutak jo ditzatela bost deiadar mendietan, ez baitira gerra asmoz gure lur maiteak zapaltzera datozenak Malastu zuhaitzera ailegatuko!

Emaizkidazue duela hirurogeita hamar urte gerran lagun ditudan kota eta lantza!

Lekobidek altzairuzko kota janzten du eta bere gorputza konkortu egiten da armaduraren pisua eraman ezinik.

Lekobidek lantzari heltzen dio eta bere besoak ez du erantzuten.